Gure metodologia.

Irudien erabileraren bitartez kontzeptu eta prozesu konplexuak sinplifikatzen laguntzen duen tresna bat da Visual Thinking-a. Horrela, ulermena errazten dugu mezu argi eta zuzenen bidez. Visual Thinking-a hainbat formatutan aplikatu daiteke: irudikapenak, aurkezpenak, bideoak, mindmap-ak, infografiak...

Onurak

Pertsonen arteko komunikazioa eta interakzioa hobetzen ditu.

Ideien eta elementuen arteko loturak sortzen laguntzen du.

Ikaskuntza azkartzen du.

Oroimena handitzen du.

Hizkuntza unibertsal batean, partekatua den diskurtsoa sortzen du.

Pertsonen arreta eta ulermena hobetzen ditu.

Kontzeptu abstraktuak argitzen laguntzen du.

Ikuspuntu berriak lantzen laguntzen du.

Ulermena indartzen du.

Edukien biralizazioa errazten du.

Non erabiltzen dugu.

Visual Thinking-ean oinarrituriko zerbitzuak


01Graphic Recording-a

02Prozesuen irudikapena

03Txantiloi bisualak

04Prestakuntza


Graphic Recording-a

Bilera, ekitaldi edo prestakuntza batean gertatzen ari den guztia jasotzen duen akta bisuala da. Hitzaldietan azaldutako informazioa denbora errealean jaso eta kristalizatzen dugu. Hau horrela izanik, zure ekitaldia paregabea izan daiteke. Zuzenean egiten dugu; beraz, emaitza jardunaldi osoan ikusi ahal izango da. Gainera, ekitaldia bukatutakoan, akta bukatuta egongo da informaziorik nabarmenena erakusteko.

Bere erabilerak parte-hartzaileen eta ideien arteko lotura errazten du, baita komunikazio eraginkorra ziurtatu eta ekitaldiari jarraipena ematen lagundu ere. Ondorio nagusiak biltzen dituen itxiera amankomuna egiteko modu bereizgarria da.

Gehien erabiltzen dugun euskarria papera da, baina beste material batzuekin ere lan egiten dugu, hala nola luma-kartoiarekin, PVCarekin, zurarekin… eta baita formatu digitalean ere.


Prozesuen irudikapena

Entzuten zaitugu, eta zure ideia laburbiltzen duen ilustrazio bat (esklusiboa edo pertsonalizatua) diseinatzen dizugu. Egiten duzuna munduari azaltzea ez da beti erraza; horregatik, garrantzitsua da kontzeptua lantzea eta irudi bakar batean adierazi ahal izatea. Hobeto komunikatzen lagunduko dizu horrek, ondo ulertzen eta ondorioz, saltzen.

Visual Thinking-aren bidez, hitzak irudi bihurtzen ditugu, zure mezua hartzailearengana iritsi eta honen burmuinean iraun dezan.


Txantiloi Bisualak

Zure negozioaren garapenean lagunduko dizugu tresna bisualen bitartez , talde-prozesu arrakastatsu bat izan dezazun. Horrela, komunikazioa, parte-hartzea, errendimendua eta zure proiektuaren emaitzak hobetzea lortuko dugu.

Txantiloi horien diseinuak asko lagunduko dizu talde prozesuetan (ideia, asmo edo estrategien sorreran esaterako) eta parte-hartzaileak bete-betean inplikatuko dira.


Prestakuntza

Neurrira diseinatutako prestakuntza ikastaroak eskaintzen ditugu, komunikazio eraginkorrago baterako gaitasun bisualak hobetzen lagunduko dizutenak.

Visual Thinking-aren oinarriak
Hasi zaitez pentsamendu bisualaren abantailetaz baliatzen.

Enpresak
Visual Thinking-ak zure talde-prozesu guztiak hobetzen lagunduko dizu.

Hezkuntza
Kontzeptuen irudikapenak asko hobetzen du ikaskuntza prozesua.


Gurekin proiektu bat garatu nahi duzu?

Bukaerara iritsi bazara eta kontatu nahi diguzun zerbait baduzu buruan... Beste aldean gaude zure mezuaren zain, zure proiektuan diseinu eta ideia berriekin laguntzeko.

Cuéntanos tu idea